Azpeitia
Ekindarreko kideek bigarren auzolan eguna izango dute larunbateanE. A.
Azpeitia.
Martes, 11 de febrero 2025, 20:22
Landare haztegia eratzeko proiektua abian du Ekindarrek. Kooperatibak Urrestillan dituen lurretan, haztegia eratzeko landaketa egin zuten larunbatean eta Ekindarreko boluntarioek hainbat landare landatu zituzten eguzki plaken inguruan. Hamabost bazkide inguru elkartu ziren Kimu Bateko Mitxel Igarataundiren laguntzarekin.
Behin lehen saioa eginda, beste bi auzolan saio egingo dituzte kooperatibako bazkideek, datorren zapatuan –otsailak 15– bata, eta hurrengoan –otsailak 22– bestea, eguraldiak laguntzen badie behintzat. Denera, «4.000 landare inguru» sartuko dituzte, eta horrez gain, «tanta jario bidezko ureztatze sistema» ere prest utziko dutela zehaztu dute, «beharrik sortuko balitz ere».
Hitzordu horietako bakoi-tzean 15-20 lagun beharko dituztela aurreikusi dute, eta parte hartu nahi dutenek 943 11 98 06 telefono zenbakira dei dezakete edo Energia Bulegora gerturatu.
Done Jakue kalean dago Energia bulegoa.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.