Azpeitia
Ekindarrek herriko 540 puntu baino gehiago hornitzen dituAstelehenean egin zuen ohiko batzar orokorra kooperatibak eta 60 bazkide inguru gerturatu ziren
E.A.
azpeitia.
Martes, 24 de junio 2025, 21:09
Ekindar Kooperatibak ohiko batzar orokorra egin zuen astelehenean eta 60 bazkide baino gehiagok hartu zuen parte bertan. Topaketa honek aukera eman zuen proiektuaren egoera sozioekonomiko eta finantzarioa baloratzeko, baita azken urtean gauzatutako ekimen nagusiak aurkezteko ere.
Kooperatibaren hazkundea eta sendotzea nabarmenak dira: gaur egun, Ekindarrek Azpeitiko 540 hornidura-puntu baino gehiago hornitzen ditu energia garbiz. Horrek erakusten du tokiko energia-eredu iraunkor eta bidezko baten aldeko apustua gero eta sendoagoa dela herritarren artean.
Azken hilabeteetako jardueren artean, azpimarratzekoak dira estrategia berriak definitzeko hausnarketa-prozesua, landareen mintegiaren instalazioa, kargagailu elektriko berrien ezarpena eta Ekindarren aplikazio mugikorraren martxan jartzea. Azken honek, erabiltzaileei beren energia-kontsumo ohiturak ezagutzeko aukera emango die, kontzientzia handiagoa sustatuz.
Urrestillan kokatutako instalazio fotovoltaikoek dagoeneko 1,5 GWh energia garbi baino gehiago ekoitzi dute, tokiko energia-autonomiarako bidean beste urrats sendo bat emanez.
Kooperatibak eskerrak eman nahi dizkie bazkide guztiei egindako ekarpen eta konpromisoagatik. Haien inplikazioari esker, Ekindar proiektua hazten eta sendotzen jarraitzen du, eta oraindik ere bazkide berrientzako lekua dagoela azpimarratu dute.
Proiektuan parte hartu nahi duten herritarrei gonbita luzatu diete, Informazio jaso edo bat egitea nahi izanez gero, info@azpeitia-ekindar.ekiola.eus helbidera zuzendu daiteke.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.