Azpeitia
Ehun lagun baino gehiago elkartu dira Goenan Zuhaitz EguneanFamilia giroa eta lagunartea nabarmendu da eta 240 zuhaitz inguru landatu dituzte, hainbat espezietakoak
Azpeitia
Lunes, 17 de febrero 2025, 20:49
Zuhaitz Eguna antolatu zuten igandean Ekoetxeak eta Azpeitiko Udalak Urola Bizirik talde ekologistarekin elkarlanean. Eguraldi ezin hobearekin Goenan elkartu ziren ehun lagundik gora eta 240 zuhaitz inguru landatu zituzten denen artean, hainbat espezietakoak. Aparkalekutik begiratuta ezkerraldera, haritzak, elorri zuria, gaztainondoak, sagarrondoak, zumarrak, lizarrak, artea eta abar sartu zituzten; eskuineko aldean, berriz, zuhaixkak: hurritzak, gurbitzak, intsusak... Zelaiaren bazterreko aldeetan egin dituzte landaketak, erdiko eremua zelai utziz.
Publicidad
Zuhaitzak landatzeaz gain, babesgarriak ere jarri zizkieten enborren beheko aldean. Landatutako zuhaitz ia guztiak Urola Bizirikek Madalenan duen hazitegian sortutakoak dira. Hamaiketako batekin borobildu zuten goiza.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión