Borrar
Gauzak nola egin behar ziren entzun, landaketari ekin eta hamaiketakoa egin zuen honen ostean. EKOETXEA

Azpeitia

Ehun lagun baino gehiago elkartu dira Goenan Zuhaitz Egunean

Familia giroa eta lagunartea nabarmendu da eta 240 zuhaitz inguru landatu dituzte, hainbat espezietakoak

Eli Aizpuru

Azpeitia

Astelehena, 17 otsaila 2025, 20:49

Comenta

Zuhaitz Eguna antolatu zuten igandean Ekoetxeak eta Azpeitiko Udalak Urola Bizirik talde ekologistarekin elkarlanean. Eguraldi ezin hobearekin Goenan elkartu ziren ehun lagundik gora eta 240 zuhaitz inguru landatu zituzten denen artean, hainbat espezietakoak. Aparkalekutik begiratuta ezkerraldera, haritzak, elorri zuria, gaztainondoak, sagarrondoak, zumarrak, lizarrak, artea eta abar sartu zituzten; eskuineko aldean, berriz, zuhaixkak: hurritzak, gurbitzak, intsusak... Zelaiaren bazterreko aldeetan egin dituzte landaketak, erdiko eremua zelai utziz.

Zuhaitzak landatzeaz gain, babesgarriak ere jarri zizkieten enborren beheko aldean. Landatutako zuhaitz ia guztiak Urola Bizirikek Madalenan duen hazitegian sortutakoak dira. Hamaiketako batekin borobildu zuten goiza.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ehun lagun baino gehiago elkartu dira Goenan Zuhaitz Egunean

Ehun lagun baino gehiago elkartu dira Goenan Zuhaitz Egunean