EGUN OSOKO FESTA AZPEITIKO IKASTOLA IKASBERRIN KURTSOA AMAITZEKO

EGUN OSOKO FESTA AZPEITIKO IKASTOLA IKASBERRIN KURTSOA AMAITZEKO

Ikastola Ikasberriko ikasle, irakasle eta gurasoek festa eguna izan zuten zapatuan. Kurtso amaierako ekitaldia ospatu zuten eta egitarau zabala izan zuten egun osoan zehar. Kantuen ekitaldia, DBH eta Batxilergoko ikasleen orla banaketa, herri kirolak, tailerrak, antzerki emanaldia eta bazkaria izan zituzten goizean. Arratsaldean, berriz, Iago magoaren ikuskizuna, karaokea, eta hainbat jolas egin zituzten. Ondoren, mus txapelketa, eta eguna amaitzeko, Kupela talderen emanaldia.