Dozenaka lagunek bisitatu dute Basazabal Jauregia

Bisita gidatura hurbildu ziren lagunak, Basazabal eraikinean bertan./UDALA
Bisita gidatura hurbildu ziren lagunak, Basazabal eraikinean bertan. / UDALA

Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren baitan, bisita gidatua egin zuten joan den igandean

MIREIA GALARZAAZPEITIA.

Urte erdi baino gehiago da Basazabal Jauregiko egokitze lanak amaitu zituztenetik. 2014an hasi zen Udala eraikinaren eraberritze eta edukia lantzeko prozesuan eta, harrezkeroztik, hainbat diru-laguntza jaso zituen Azpeitiko Udalak eraikinak dauzkan 4 solairuak egokitu ahal izateko.

Inaugurazio ekitalditik, eraikina formakuntza eta turismora bideratu dute. Gainera, hainbat bisita gidatu antolatu dituzte eraikina ezagutzeko. Azkenena aurreko igandean egin zuten, hilak 11, eguerdiko 12:00etan.

Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren baitan antolatutako doako bisita gidatuan, dozenaka lagunek historiaz betetako eraikina ezagutu ahal izan zuten aurreko larunbatean. Gainera, Azpeitiaren historiako hainbat pasarte ezagutzeko parada ere izan zuten bertara hurbildu zirenek.