Azpeitia
Domusa Teknik 40 MLK-ko lehen zatia eginda, martxoaren 22an egingo dute bigarrena85 lagunek hartu zuten parte Azpeitia eta mandubia arteko ibilbidean eta Mandubiatik herrira bueltakoa osatuko dute hurrena
Azpeitia
Jueves, 6 de marzo 2025, 20:31
Erritmo desberdinetako taldeak errespetatuz osatu zuten pasa den larunbatean Domusa Teknik 40 MLK prestatzen ari diren mendizaleek ibilbidearen lehen zatia. Azpeitia eta Mandubia arteko ibilbidea osatu zuten, 34 kilometro eta 2.000 metro positibo gainditu ostean, pintxo bat eta trago bat hartzeko aukera izan zuten parte hartutako 85 lagunek eta entrenamenduan gastatutako indarrak berreskuratu ahal izan zituzten. Ondoren autobusean bueltatu ziren Azpeitira eta behin herrian, hala nahi zutenek, dutxa hartzeko aukera ere izan zuten igerilekuan.
Publicidad
Gauzak honela, bigarren zatia osatzeko entrenamendua datorren martxoaren 22an izango da. Orduan, Mandubiara joango dira parte hartzaileak eta handik herrirako buelta egingo dute lasterketaren bide beretik. 31 kilometro eta 1.600 metroko desnibela izango du ibilbideak. Antolatzaileen esanetan, laster emango dituzte inskripzioaren inguruko xehetasunak.
Maiatzaren 10ean jokatuko da Domusa Teknik 40 MLK ultra traila, eta, guztira, 65 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute parte hartzaileek.
Ibilbide luzea 40 MLK bada ere, hau da 65 kilometrokoa, beste labur bat egiteko aukera izango dute Domusa Teknik mendi lasterketan izena eman dutenek, 26 kilometrokoa alegia, hau da, 15 MLK.
Martxoaren 22aren aurretik, bihar, martxoak 8, emakumeen bosgarren eta azken entrenamendu saioa egingo da. Oihana Azkorbebeitia izango dute gidari parte hartzeko izena eman duten lasterkariek.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión