
Azpeitia
Domusa Teknik 40 MLK-ko lehen zatia eginda, martxoaren 22an egingo dute bigarrenaSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Domusa Teknik 40 MLK-ko lehen zatia eginda, martxoaren 22an egingo dute bigarrenaErritmo desberdinetako taldeak errespetatuz osatu zuten pasa den larunbatean Domusa Teknik 40 MLK prestatzen ari diren mendizaleek ibilbidearen lehen zatia. Azpeitia eta Mandubia arteko ibilbidea osatu zuten, 34 kilometro eta 2.000 metro positibo gainditu ostean, pintxo bat eta trago bat hartzeko aukera izan zuten parte hartutako 85 lagunek eta entrenamenduan gastatutako indarrak berreskuratu ahal izan zituzten. Ondoren autobusean bueltatu ziren Azpeitira eta behin herrian, hala nahi zutenek, dutxa hartzeko aukera ere izan zuten igerilekuan.
Gauzak honela, bigarren zatia osatzeko entrenamendua datorren martxoaren 22an izango da. Orduan, Mandubiara joango dira parte hartzaileak eta handik herrirako buelta egingo dute lasterketaren bide beretik. 31 kilometro eta 1.600 metroko desnibela izango du ibilbideak. Antolatzaileen esanetan, laster emango dituzte inskripzioaren inguruko xehetasunak.
Maiatzaren 10ean jokatuko da Domusa Teknik 40 MLK ultra traila, eta, guztira, 65 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute parte hartzaileek.
Ibilbide luzea 40 MLK bada ere, hau da 65 kilometrokoa, beste labur bat egiteko aukera izango dute Domusa Teknik mendi lasterketan izena eman dutenek, 26 kilometrokoa alegia, hau da, 15 MLK.
Martxoaren 22aren aurretik, bihar, martxoak 8, emakumeen bosgarren eta azken entrenamendu saioa egingo da. Oihana Azkorbebeitia izango dute gidari parte hartzeko izena eman duten lasterkariek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.