Borrar

Azpeitia

Doako autobus zerbitzua Le Cercle de I'Harmonie orkestraren kontzerturako

E. A.

Azpeitia.

Martes, 25 de marzo 2025, 20:05

Kursaal Eskura egitasmoak doako autobus zerbitzua eskaintzen du herritarrentzat, Kursaaleko emanaldietara joan-etorria egiteko. Oraingoan, Le Cercle de I'Harmonie orkestraren kontzertura joateko proposamena luzatu du. Apirilaren 8an izango da 19:30ean.

Jérémie Rhorer-ek zuzenduta, Gaëlle Arquez mezzosopranoa izango da eszenatokian. XVIII eta XIX. mendeetako konpositore ezagunenen ariak eskainiko dituzte 'Amor Furor' izeneko kontzertuan.

Emanaldiaren egunean, apirilaren 8an, autobusa 18:15ean hartu ahal izango da, anbulatorio aurrean. Izena emateko ondorengo urratsak jarraitu beharko dira: Kursaal Elkarguneko www.kursaal.eus webgunearen bidez kontzerturako sarrera erosi behar da eta, behin sarrera erosita, interesatuek, nahitaez, autobuseko tokia erreserbatu beharko dute.

Horretarako, apirilaren 3a baino lehen kultura@azpeitia.eus helbidera idatzi edo 943 15 70 68 ra deitu behar da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Doako autobus zerbitzua Le Cercle de I'Harmonie orkestraren kontzerturako