Borrar

Azpeitia

Datorren larunbatean, egingo da Azpeitia Gasteiz egitasmoko laugarren etapa

E. A.

azpeitia.

Sábado, 24 de mayo 2025, 21:24

Datorren larunbatean, maiatzak 31, aurreikusten du Lagun Onak mendi bazkunak Azpeitia-Gasteiz egitasmoko laugarren etapa, Arantzazutik Leintz Gatzaga bitartekoa. 27 kilometro eta 900 metroko desnibel positiboa ditu ibilbideak.

Goizeko 7:00etan hartuko dute autobusa, anbulatorio aurrean Arantzazura abiatzeko eta handik egun osoko ibilaldiari ekingo diete parte-hartzaileek.

Laugarren etapa honetan izena eman nahi dutenek, maiatzaren 29 izango dute azken eguna. Ordaina aurrez egin beharko da. Bazkideek 15 euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek, 20.

Lagun Onak mendi bazkunatik gogorarazi dutenez, aurtengoan ordainketa egiteko kontu korronte berria dute. Horretarako Rural Kutxako Azpeitiko bulegora jo beharko dute eta inskripzioa egiterakoan, ekimenerako propio atera duten kamiseta jaso ahal izango dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Datorren larunbatean, egingo da Azpeitia Gasteiz egitasmoko laugarren etapa