Datorren astetik aurrera egin ahal izango dira urteko kirolaria aukeratzeko proposamenak

AZPEITIA.

Azpeitiko Udalak, urtero bezala, kirol mahaiaren lankidetzarekin, urteko Kirol Sarien ekitaldia antolatuko du. Proposamenak elkarte zein norbanakoek egin ditzakete eta horretarako epea hilaren 12tik 18ra bitartean zabalduko da.

Hiru hautagai mota aurkeztu beharko dira. Urteko kirolaria saria, gizonezkoen eta emakumezkoen kategorian eta urteko aipamen berezia izango dena, hau da, boluntario lanetan aritzen diren norbanako edo lagun taldeak.

Prozedurari dagokionean, kirol klubek nahiz herritarrek aipatutako epean aurkeztuko beharko dituzte hautagaiak kirolak@azpeitia.eus helbidera bidalita edo udal harrera erregistroan. Udaletik adi-tzera eman dutenez, «kirol emai-tzez gainera, bestelako balio eta merituak ere kontuan hartzea» garrantzitsua izango da proposamenak egiterakoan.

Ondoren, klubek eta herritarrek proposatutako hautagaiekin zerrenda bat osatuko da eta ikusgai egongo da, botoa eman ahal izateko. Bozkatzeko epea azaroaren 20tik 27ra bitartean izango da zabalik. Norbanakoen kasuan, igerilekuan edo kiroldegian ipiniko dituzten buzoietan bozkatu ahal izango dute edo kirol sailera zuzendu ahal izango dira kirolak@azpeitia.eus helbidean edota 943-15 00 95 ra deituta. Kirol klubetako ordezkariak ere kirol sailera zuzendu beharko dira.

Abenduko lehen astean bilduko da gero epaimahaia eta jasotako proposamenetan oinarrituta, 2018ko Urteko Kirolaria aukeratuko du nesken zein mutilen kategorian.

Bestalde, Kirol Boluntarioa izendapena nork lortuko duen ere proposatuko du.

2018ko Urteko Kirolaria sarien ekitaldia abenduaren 15ean izango da, Udal Areto Nagusian, eguerdiko 12:00etan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos