Borrar
VIII. Trikiti txapelketako partaideak, tartean, txapeldunak. ARGAZKIAK ELI AIZPURU
Azpeitia

Dantza, erakustaldiak, lehiaketak edo musika, denetarik izan da Sanjuandegin

Mantangorriren asteburua izan da. Jende ugari hurbildu da aspaldiko partez ospatu diren auzoko jaietara

ELI AIZPURU

Asteartea, 7 ekaina 2022, 00:10

Comenta

Bi urteren ostean, Mantangorri iritsi da asteburuan Sanjuandegira eta harrera ezin hobea egin diote auzotarrek. Izan ere, ekitaldi ugari antolatu dira asteburuan zehar eta guztietan partaidetza izan da nagusi.

Erakustaldiak izan dira, dantzaldiak, lehiaketak edota kontzertu ugari ostiraletik igandera bitartean. Herri kirolak, sokamuturrak edo zezen txikiek ere protagonismoa hartu dute. Behin Mantangorri agurtuta, datorren urtera arte atseden hartuko du.

Ostiralean, Mantangorriren ongietorriarekin batera hasi ziren afariak eta ospakizunak. Jose Mari Orbegozoren dantzaki eskolako ikasleen erakustaldia ere izan zen.

Zapatuan jarraitu zuen festak eta judo edo xakeak hartu zuen goiza. Arratsaldean, berriz, bi lehiaketa egin ziren. VIII. Trikiti txapelketa izan zen, alde batetik, eta I. Gaztetxoen Patata Tortilla lehiaketa, bestetik. Enaitz Alberdi azpeitiarrak eta Araitz Etxaniz azkoitiarrak jantzi zuten txapela; bigarren postuan, Ianire Segurola hernaniarra eta Elaia Diaz astigarragarra sailkatu ziren. Bost bikotek hartu zuten parte guztira Trikiti txapelketan.

Bestalde, harrera ezin hobea izan zuen estrainekoz antolatutako Gaztetxoen Patata Tortilla lehiaketak. Izan ere, ia 30 taldek parte hartu zuten, hiru txandatan, guztira, 107 gaztetxok. Ez zuen lan makala izan epaimahaiak puntuazioa ematerakoan. Azkenean, berdinketa egon zen eta bi taldek irabazi zuten txapelketa: Urrestildarrak taldeak eta Omeletters Futuristas taldeak.

Goizaldea arte luzatu zen gaua gero eta parrilladaren ostean, musikaz gozatzeko parada izan zen. Gero, goizeko zezenaren ostean, erretiratzeko.

Argi esnatu zirenak txikitxoak izan ziren. Izan ere, ohiko dantza suelto erakustaldia eskaini zuten igande eguerdian. Zezen txikiekin jolasean aritu ziren arratsaldean eta amaitzeko herri kirol jaialdiaz gozatzeko aukera izan zuten zaletuek. Ugaitz Mugerza eta Eloy Kortxero aizkolariek, Aimar Irigoien eta Jon Unanue 'Goenatxo III.a' harrijasotzaileek eta Jose Mari Esnaola eta seme Aratz eta Enekok ikustaldi bikaina eskaini zuten.

Honenbestez, amaitu dira beraz Sanjuandegiko jaiak. Datorren urtera arte Mantangorri!

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Dantza, erakustaldiak, lehiaketak edo musika, denetarik izan da Sanjuandegin

Azpeitia: Dantza, erakustaldiak, lehiaketak edo musika, denetarik izan da Sanjuandegin