Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

César Valverde finalak ere jokatuko dira

Miércoles, 24 de julio 2019, 00:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Pilota festa ere izango da biharkoa. Izan ere, 9:00etan hasita, 35. Cesar Valverde pilota txapelketako finalak jokatuko dira Izarraitz frontoian. Kategoria desberdinetako lehiak ikusi ahal izango dira. Honakoak: aurrebenjamin mailan, Erlo Urbistondo eta Julen Saizar neurtuko dira; binaka, Uraitz Zelaiak eta Aiurdi Peñagarikanok Xabat Azpitarte eta Iraitz Arsuaga izango dituzte aurrez aurre; benjamin mailan, Aner Rodriguezek Oier Arriaranen aurka jokatuko du eta binakako partidan, Mattin Azkune eta Eneko Bidezabal ariko dira Endika Korta eta Ioritz Arsuagaren kontra; Kimuen mailan, Iker Urretillak Xabier Albizuren aurka jokatuko du eta Xabat Azpiazuk eta Iñigo Sarasuak Xabat Egiguren eta Adei Labaka izango dituzte aurrez aurre; Akenik, infantil mailan, Beñat Ezama -Aner Lizaso eta Beñat Labaka-Jose Egiaren arteko lehia izango da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios