Brigadako lanpostuetarako onartuen zerrenda argitaratu du Udalak

AZPEITIA.

Uda aurretik, brigadako balio anitzeko lehen mailako ofizialen lau lanpostutarako oposizio-lehiaketa jarri zuen abian Azpeitiko Udalak. Guztira, 165 lagunek eman dute prozesuan izena, eta Udalak argitaratu du izen emandakoen onartuen eta baztertuen zerrenda. Honela, 157 onartu dira, eta dokumentazioren bat falta zaielako, behin-behinean, zortzi pertsona baztertu dira. Horiek, urriaren 4a bitarteko epea dute, falta zaien dokumentazioa udaletxean aurkezteko. Alegazioak aurkezteko epea bukatu ostean, behin betiko zerrenda aterako da, eta ondoren zehaztuko da lehen azterketa data. Udaletxeko webgunean ikus daiteke onartuen eta baztertuen zerrenda.

 

Fotos

Vídeos