'Boskotea' programaren grabaketan parte hartzeko jendea behar da

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

'Boskotea' programa estreinatuko du ETB1ek hilaren 21ean, ostegunean. Saioan, Euskal Herriko zortzi herritako taldeak nor baino nor arituko dira herri kirol probetan. Saio horietako batean, Azpeitiak Errezilen aurka neurtuko ditu indarrak. Hori dela eta, grabaketan publiko gisa egoteko herritarrak nahi dituzte. Bertara joateko autobusa antolatu du EITBk.

Zapatuan, otsailaren 16an, burutuko dute grabaketa, 11:30etik 15:00etara bitartean. Mungian (Bizkaia) izango da eta izena ematen dutenek bertara autobusean joateko aukera izango dute. Parte hartu nahi dutenek, hainbat bide dituzte izena emateko: telefonoz, 650 50 30 01 zenbakira deituta; posta elektronikoz, bostekoa2018@gmail.com helbidera idatzita; edo Errezilgo Borondegi tabernan nahiz Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, Orkatz kultur elkartean, Izt-n eta Mendizabal tabernan. EITBk herritar guztiak animatu ditu izena ematera, eta grabaketan jatekoa zein edatekoa egongo dela jakinarazi du.

Aitor Zubieta pilotari ohiak aurkeztuko du saioa, eta han parte hartzen dutenek pentlatoi txapelketa egingo dute. Honela, sokatiran, harri jasotzen, txingak eramaten, trontzan eta giza probetan arituko dira.