Borrar
Halako itxura dute aparkaleku itxiek. UDALA

Azpeitia

Bizikleten bi aparkaleku itxi egokituko ditu udalak herriko gune desberdinetan

Bakoitzak hamar txirrinda gorde ahal izango ditu eta Sanjuandegiko Salbe auzunean eta Joxe Artetxen kokatuko dira

Eli Aizpuru

azpeitia.

Lunes, 30 de junio 2025, 20:26

Mugikortasun iraunkorra sustatzeko estrategiaren baitan, udalak bi bizikleta-aparkaleku itxi jarriko ditu herrian. Bakoitzak hamar bizikleta gordetzeko gaitasuna izango du: lehena Sanjuandegiko Salbe kaleko 17 eta 18 zenbakien artean kokatuko da, eta bigarrena, Jose Artetxe kaleko 6 zenbakiaren parean, anbulatorioaren aurrean.

Aparkaleku horien helburua da herritarrek barneko joan-etorriak bizikletaz egitea erraztea eta sustatzea. Orain arte estalitako aparkalekuak bazeuden, baina herritarrek seguruagoak eta itxiak nahi zituzten. Ez dira garaje gisa erabiliko: bizikleta gehienez zazpi egunez utzi ahal izango da bertan geldirik. Epe hori gainditu aurretik, erabiltzaileak atera beharko du, erabilera partekatua bermatzeko.

Zerbitzua erabili ahal izateko, aldez aurretik erregistratu beharko da aplikazio baten bidez. Adingabeek heldu baten baimena beharko dute. Aparkalekuak bizpahiru aste barru martxan egotea espero da, eta erregistro prozesuaren xehetasunak udalak jakinaraziko ditu une horretan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bizikleten bi aparkaleku itxi egokituko ditu udalak herriko gune desberdinetan

Bizikleten bi aparkaleku itxi egokituko ditu udalak herriko gune desberdinetan