Borrar
'Oscarra Oscarrentzat' antzezlaneko protagonistak.
Bizardunak taldearen kontzertuak, antzerkia eta laburbira, asteburuko kultur eskaintza oparoa Azpeitian

Azpeitia

Bizardunak taldearen kontzertuak, antzerkia eta laburbira, asteburuko kultur eskaintza oparoa Azpeitian

Bizardunak taldea gaur eta bihar Sanagustinen izango da. Soreasuk berriz, laburbirako film laburren emanaldia eta 'Oscarra Oscarrentzat' antzerkia hartuko ditu

Eli Aizpuru

Azpeitia.

Jueves, 27 de marzo 2025

Kultur eskaintza oparoa izango da Azpeitian asteburu honetan. Kontzertuak, an-tzerkia eta laburbirako hainbat film laburrez gozatzeko aukera izango da.

Hasteko, gaur, 22:30ean, Bizardunak taldeak kontzertua emango du Sanagustin kulturgunean. 'Azken iraina bira' izenarekin azken kontzertuak eskainiko ditu taldeak, tartean, Azpeitikoa. Larunbatean berriro igoko dira oholtzara Bizardunak taldekoak, 22:30ean. Bigarren kon-tzertu honetarako sarrerak jada agortuta daude.

Igandean, martxoak 30, an-tzerkiari tartea egingo zaio. 'Oscarra Oscarrentzat' lana ikusteko aukera izango da Soreasu antzokian, 19:00etan.

Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Oihana Maritorena eta Jon Plazaola aktoreak dira obraren protagonistak Mario Hernandezek zuzendutako lan honetan.

Los Angeles (AEB) Zine Akademiako sarietan, Oscar preziatuak banatzen direneko gau magikoan saretzen da istorioa. Óscar Manzano zine zuzendari gaztea Laburmetrai onenaren sailean izendatu dute sari garrantzitsu hauetan eta zinearen hirira iritsi da Guillermo Barrientos Kultura ministroa eta Irene Navarro Ogasun ministroarekin batera. Oscarrek ustekabeko bisita ere izango du; Pauline izeneko escort girl misteriotsu batena. Berak ez dakiena da neska Guillermok berak kontratatu duela sari banaketan eta alfombra gorrian bere neskalagunaren plantak egin ditzan.

Azkenik, astelehenean, mar-txoaren 31n Euskarazko Film laburren XXII. zirkuitua Azpeitira iritsiko da. 20:00etan hasita, hainbat film ikusteko aukera izango da Soreasu antzokian.

Prodopagnosia; Plazer Bat; Betiko gaua; Europa; Goodbye Kleper; Hor konpon, Utlandsk eta Pentsatzen dut film laburrak emango dituzte.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bizardunak taldearen kontzertuak, antzerkia eta laburbira, asteburuko kultur eskaintza oparoa Azpeitian