Bihar zabalduko da 2023ko Kultur Bonua erosteko izen-ematea
Kulturaz.eus atariaren bitartez egin ahal izango da eta abenduaren 18a bitartean izango da zabalik horretarako epea
ELI AIZPURU
azpeitia.
Domingo, 11 de diciembre 2022, 00:02
Bihar, abenduak 12a, irekiko da 2023ko Kultur Bonua erosteko izen-ematea. Kulturzaleek bonua eskuratzeko abenduaren 18a arteko epea izango dute. Salgai jarriko diren bonu kopurua mugatua izango da. 70€ko kostua izango du eta kooperatibak Azpeitiko udalaren laguntzaz, ikasle, langabetu eta pentsiodunei %50eko deskontua egingo die, beharrezko dokumentazioa aurkeztuta.
Publicidad
2023ko bonua digitala izango da, Kulturaz app-aren bidez. Bertan, ekitaldietako sarbideaz gain erabileraren jarraipena emateko aukera izango da. Izen-ematea kulturaz.eus-en egingo bada ere, bonoak Sanagustin kulturgunean banatuko dira, aurrerago zehaztuko den egunean.
Kultur Bonoaren bidez, Sanagustin kulturgunean, Soreasu Antzokian edota Dinamoa sormen gunean antolatutako sarreradun ekitaldiez doan gozatzeko aukera eskaintzen da: Honela, 10 sarrera izango dira kontzertuetarako: beste 10 filmetarako; 6 sarrera, antzerki edo dantza saioetarako; eta beste 6 haurren ikuskizunetarako. Azkenik, Kultur proiektu edo ikastaroetan parte hartzeko deskontuak ere izango dira.
10 sarrera izango dira kontzertuetarako: beste 10 filmetarako; 6, antzerki edo dantza saioetarako; eta beste 6 haurren ikuskizunetarako
Kultur Bonu bakoitzarekin ekitaldiko bi sarrera (gehienez) hartu ahal izango dira. Ekitaldi guztietarako sarrerak aurrez hartu beharko dira kulturaz.eus atarian. Bestalde, ekitaldien sarreran, Kulturaz app-aren bidez Kultur Bonua erakustea derrigorrezkoa izango da.
Kulturaz kooperatibak 2013an ipini zuen abian Kultur Bonua. 11. urtea betetzen du beraz, eta oso harrera ona izan ohi du urtero herritarren artean. Kultur Bonua «herritarrei kultura eskura jarri eta kultur komunitatea indartzeko tresnetako» bat da.
Publicidad
«Azken urteotan kulturzale berriak sortzeko estrategiak diseinatzen dihardugu; kulturak etorkizunik izango badu ezinbestekoa da dugun ikuslegoa indartu eta belaunaldi berriak erakartzea», azaldu dute Kulturaz kooperatibako kideek.
Kultur eskaintza zabala
Datorren urterako kultur eskaintza zabala dauka programatuta Kulturazek: Ro, Trini Fox, Willis Drummond, Neomak, Ruper Ordorika, Kaleko Urdangak, The Reapers, Rotten XIII, ETS eta beste hainbat kontzertu; arte eszenikoetan Kantu Kolore, Ama, Basotik Itsasora, Pirritx eta Porrotx, Frozen edo bakarrizketa desberdinak; zinema eskaintza zabalaz eta sormen tailer ugariz gozatu ahal izango du 2023ko Kultur Bonua erosten duenak. Kulturazeko kideak adierazi dutenez, datak gerturatu ahala, joango dira ekitaldi gehiagoren berri ematen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión