Azpeitia
Bihar hasiko dira Euskaraldiko txapak banatzenSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Bihar hasiko dira Euskaraldiko txapak banatzenEli Aizpuru
AZPEITIA.
Miércoles, 7 de mayo 2025, 20:26
Gerturatzen ari da Euskaraldia, euskararen erabileran eragiteko ariketa soziala. Maiatzaren 15etik 25era bitartean egingo da aurten laugarren edizioa izango dena ?Elkar mugituz egingo dugu' lelopean. Hori dela eta, ahobizi nahiz belarriprest gisa eman daiteke izena, Euskaraldia.eus webgunean. Datozen egunetan Azpeitiko plazako arkupeetan jarriko duten txapak banatzeko postuan ere eman ahalko da izena.
Txapen banaketa bihar bertan, ostiralez, hasiko da. Honela, txapak banatzeko nahiz Euskaraldian izena emateko postua lau egunetan jarriko du Euskaraldiaren Azpeitiko antolaketa taldeak Sanagustinpeko arkupeetan. Honako egunetan egongo da mahaia:
Bihar, ostirala: arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara; maiatzaren 12an, astelehenean: 16:00etatik 18:00etara; hurrengo egunean, maiatzaren 13an: 10:00etatik 12:00etara eta azkenik, maiatzaren 14an, asteazkena, arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.