Azpeitia
Biele ISBren zaleek pozik ospatu dute taldearen lehen garaipenaLogrobasket taldeari irabazi zion ligako estreinaldian etxean jokatutako lehian (76-72)
E.A.
AZPEITIA.
Miércoles, 8 de octubre 2025, 20:25
Biele ISBk garaipena eskuratu du ligako estreinaldian. 76-72 irabazi zuen Logrobasketen aurka.
Publicidad
Hasiera ezin hobea izan du etxeko taldeak Bigarren FEB mailako denboraldian. Partida akats ugarirekin hasi zen bi taldeen aldetik, eta markagailuan atzetik ibili ondoren, 15-15eko berdinketarekin amaitu zen lehen laurdena. Bigarren laurdenean, ordea, Biele ISB-k bere joko onena erakutsi zuen: Oier Ardanza durangarraren hirukoek tarte handia zabaldu zuten (14 puntuko aldea izan zuten). Atsedenaldira 10 puntuko errentarekin joan zen taldea (36-26).
Hirugarren laurdenean erritmoa mantendu zuen taldeak, baina arerioak ez zion abantaila handiegia hartzen utzi. Hala ere, 11 puntuko aldearekin amaitu zuten laurdena.
Azken laurdenean, Logroñoko taldeak buelta emateko ahaleginak egin zituen, etxekoak urduri jartzen saiatuz. Azken minutuetan tentsioa handitu bazen ere, Bielek 10 puntuko aldeari eutsi zion, eta Logrobasketek sartutako azken hiruko batek markagailua 76-72an itxi zuen.
Azpeiti-Azkoitiko taldeak, beraz, lehen garaipena patrikan du, eta ilusioz beterik begiratzen dio hurrengo hitzorduari.Moron de la Frontera (Sevilla) izango du aurkari datorren larunbatean. Moronek talde sendoa osatu badu ere, Bielek erakutsi du edonori aurre egiteko gai dela.
Bestalde, Domusa Teknik Azkoitia-Azpeitiak ere garaipen sendoa eskuratu zuen larunbatean Logroñon, Bosonit taldearen aurka. Lehen laurden ikusgarri baten ostean (10-22), Iraurgiko neskek abantaila handia hartu zuten eta ondorengo hiru laurdenetan bikain eutsi zioten errentari.
Publicidad
Bi jardunalditan bi garaipen eskuratu ostean, denboraldi hasiera bikaina egiten ari dira Domusa Teknikeko neskak. Hurremgo lehia larunbatean izango dute Unicaja Mijas taldearen aurka. 18:00etan izango da hitzordua, Azkoitiko Elkargunean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión