«BIDE ONETIK» DOAZ LOIOLABIDEKO GARAJEETAKO OBRAK

«BIDE ONETIK» DOAZ LOIOLABIDEKO GARAJEETAKO OBRAK

Udalak adierazi duenez, «bide onetik» doaz Loiolabideko 1 eta 17 etxe-atarien arteko zorua eta garajeetako sabaia konpontzeko obrak. Udalak eta bizilagunek adostatuta ari dira egiten obrak eta duela gutxi Josu Labaka Zerbitzu Orokorretako burua obrako arduradunekin eta bizilagunekin elkartu da obraren jarraipena egiteko. Obra osoaren aurrekontua 450.000 eurokoa da: «Udalak ezarrita duen irizpideari jarraituz aurrekontuaren %30a ordainduko du, legez gaineko zoladura ordain-tzera bakarrik behartuta badago ere», adierazi du Labakak.

 

Fotos

Vídeos