Borrar
Badiola, Arruti eta Aramendi, aurkezpenean.
Bertso pilota mistoa eta binakako nesken partidak Frontoi Txikian

Bertso pilota mistoa eta binakako nesken partidak Frontoi Txikian

Abuztuaren 1ean, saninazio bigarrenean, jokatuko dira 18:30etik aurrera

ELI AIZPURU

AZPEITIAN.

Domingo, 28 de julio 2019, 00:28

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Abuztuaren 1ean, 18:30etatik aurrera Frontoi Txikia pilotak hartuko du, beste behin. Azken urteotako ohiturari jarraituz, emakumeen pilotaren plaza bilakatuko da, Emakumeak Kirol klubak antolatutako jaialdiarekin.

Herritarrak emakumeen arteko pilota lehiak ikustera anima daitezen aurkezpena egin dute Frontoi Txikian. Bertan izan dira herriko pilotari Alaitz Badiola eta Nagore Aramendi, udaleko kirol batzordeburu Egoitz Arrutirekin batera.

Iaz bezala, aurten ere, lehen partidua bertso pilota mistoa izango da. Binaka arituko dira pilotan Esnal eta Espinar, Amantegi eta Mendizabalen aurka; bertso lagun Egaña izango dute aurrenek eta Ibarra bigarrenek.

Horren ostean, ohiko binakako pilota partidua jokatuko dute: Aramendi eta Orbegozok osatutako bikote azpeitiarrak aurrean izango ditu Arrieta eta Vicario.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios