Azpeitia
Berrogei emakume inguru bildu dira Domusa Teknik 40 MLK azken entrenamendu saioanLasterketaren lehen zatia egin zuten larunbatean parte hartzaileek Oihana Azkorbebeitia gidari zutela
Martxoaren 8ko aldarrikapenekin bat eginda amaitu zituzten pasa den larunbatean emakumeei zuzendutako Domusa Teknik 40 MLK entrenamendu saioak.
Berrogei emakume inguruk hartu zuten parte irteeran eta Oihana Azkorbebeitia mendi lasterkaria izan zuten gidari.
Abadiñoarrak ondo ezagutzen ditu Azpeitiko inguruak -Domusa Teknik 40 MLK lasterketa ere irabazia du- eta ibilbidearen lehen zatia egin zuten, guztira 20 kilometro osatuz (Xoxotera igoera beste baterako utzi zuten).
Entrenamendu saioetako azkena zen larunbatekoa eta bazkari batekin amaitu zuten egitasmoa. Antolatzaileek irteera hauetan parte hartzera animatu diren guztiak eta babesleak eskertu dituzte.