Borrar

Azpeitia

Bergarako zezenak eta Lopene ganadutegikoak protagonistak

Sábado, 1 de marzo 2025, 20:21

Sokamuturrarekin urteko bigarren hitzordua izango dute zaletuek Karnabal jaietan. Gaur, igandea, astelehenean eta asteartean izango da helduen sokamuturra herrian. Bergarako Zezenak eta Lopene ganadutegietako zezenak ariko dira hitzordu horietan.

Gaur, igandea, 12:00etatik 12:30era bitartean Bergarako Zezenak ganadutegiko abereak izango dira plazan. Ondoren, 16.30ean hasi eta 20:00etara bitartean izango da sokamuturra.

Astelehenean, ordu berean, 16:30etik 20:00etara bitartean, Lopene ganadutegiko zezenen txanda izango da.

Astearte karnabalean, berriz, goizean goiz izango da urteroko hitzordua. 7:00etatik 9:30era, Bergarako Zezenak izango dira. Arrtsaldean, berriz, Lopenekoen tartea izango da, ohi bezala, 16:30etik 20:00etara bitartean.

Udaletik eta Zezen Beltz elkartetik gogorarazten dute 16 urtetik beherako lagunek debekatua dutela helduen sokamuturreko ibilbidean egotea.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bergarako zezenak eta Lopene ganadutegikoak protagonistak