Azpeitia
Beasainen galdu eta Eibarren irabazi dute Xaputarrak taldekoek Gipuzkoako Taldekako Xake Ligaren bosgarren jardunaldianLarunbat honetan etxean jokatuko dute ligako seigarren jardunaldia, 16:00etan hasita
Eli Aizpuru
azpeitia.
Miércoles, 12 de febrero 2025, 20:28
Gipuzkoako Taldekako Xake Ligaren bosgarren jardunaldia joatu zuten Azpeitiko Xaputarrak taldeko kideek pasa den larunbatean. Etxetik kanpo aritu ziren bi taldeak.
Lehen Mailan, Altuna y Uria A taldeak 3-1 galdu zuen Beasaingo Alfil klubekoen kontra. Eneko Alberdik eta Jose Andres Perezek berdinduta amaitu zuten neurketa eta Patxi Isasmendik eta Miguel Angel Gomezek galdu egin zituzten beren partidak, beraz, aurrenekoek lortutako puntu bakarrekin konformatu behar izan zuten azpeitiarrek.
Aldiz, Hirugarren Mailakoek Eibarren jokatu zuten. Nagusitasun osoarekin irabazi zuen Altuna y Uria B taldeak Hirugarren Mailako jardunaldiko bere neurketa, 0-4 irabazi baitzuten; Iñaki Urangak, Julen Azpillagak, Ekain Iriondok eta Kaiet Mujikak ordezkatu zuten Azpeitiko taldea eta partida bana etxeratu zuten.
Hurrena, etxean
Zapatuan ligako seigarren jardunaldiaren txanda izango da eta etxean lehiatuko dira Xaputarrak taldekoak.16:00etan hasita, Legazpiko Santikutzekoen kontra ariko dira Lehen Mailakoak, eta Debako San Roke taldea hartuko dute Hirugarren Mailakoek.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.