Azpeitia
Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak urteko batzarra egingo du martxoaren 12anE. A.
Azpeitia.
Martes, 25 de febrero 2025, 20:24
Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak urteko ohiko batzarra egingo du martxoaren 12an, asteazkenez. Basazabal jauregian egingo dute bilkura, 16:30ean.
Besteak beste, aurreratu duten gai ordena jarraituz, 2024ko ekintzen eta kontuen errepasoa egingo dute, eta hizpide izango dituzte 2025erako helburuak eta proposamenak,aurtengorako prestatuta dituzten ekintzen berri emanez, besteak beste. Zuzendaritza batzordea berritzeaz ere ariko dira. Bilkura bukatzean, mokaduaz gozatu ahal izango dute hara joaten diren herritarrek.Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkartetik bazkideak animatu nahi dituzte parte hartzera, izan ere, «bertan aztertuko diren gaiak eta hartuko diren erabakiak guztioi eragingo digute eta gutako bakoitzak elkarteari buruzko iritziak eta iradokizunak azaltzeko une aproposa izango da», azaldu dute.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.