«Bereziak garela geuk sinesteko balio digu 'Singular dendak' agiriak»

Ana, Goiko kaleko dendako mostradore atzean, 'Inazioak' aurrez aurre direla./E. A.
Ana, Goiko kaleko dendako mostradore atzean, 'Inazioak' aurrez aurre direla. / E. A.

Gozoen eta pastelen munduan ezaguna da inguruan Azpeitiko Egaña gozotegia; orain 'Singular denda' izendatu dute

ELI AIZPURUAZPEITIA.

Familiako negozioa da Egaña Gozotegia. 1902tik lan eta lan jarraitzen du eta gozoaren munduan txokorik gozoenetakoa eta goxoena bihurtu dute Inazio Egañak eta emazte Ana Azurmendik. 14 laguneko lantaldea dira gaur egun -bikotea barne- eta bi denda dituzte, bata Goiko kalean, betiko Egaña, eta Landetan, bestea.

Egindako eta egiten ari diren lan horren aitortza da azkenekoz jaso duten izendapena. Gipuzkoako Merkatarien elkarteak lurraldeko 20 denda edo negozio izendatu berri ditu 'Singular dendak' bezala. Horien artean daude bi azpeitiar. Bata Kiribil ekodenda da (iaz ere jaso zuen ziurtagiria Kiribil-ek), eta bestea Egaña Gozotegia. Gaur egun bertako arduradunetako bat da, senarrarekin batera, Ana Azurmendi. Berarekin hitz egin dugu.

-Zergatik da 'singular'-a Egaña gozotegia?

-Batez ere, eskaintzen dugun produktuagatik eta zerbitzuagatik. Egunero egindako produktoa eskaintzen dugu, kalitatezko materialarekin eginda. Txokolaterik onena, almendrarik onena... kalitatea da gure ezaugarri nabarmenena eta zerbitzua ere bai, bezeroa ondoen tratatzen saiatzen gara. Piska bat, esango nuke, 'a la karta' dela gure eskain- tza. Ez dugu 'hauxe dago' eta kito egiten baizik eta jendeak eskatzen duenaren arabera moldaketak egiten ditugu. Zerbitzuan bereizten garela uste dut.

-Zer prozesu jarraitu behar da?

-Merkataritza federaziotik deitu ziguten ea parte hartu nahi genuen eta baiezkoa eman genuen. Gipuzkoako beste gozotegi batzuk parte hartu behar zutela bagenekien eta iruditu zitzaigun geuk geure buruari erronka bat jartzea zela. Erosle anonimo bat etorriko zela esan ziguten eta guk jakin gabe dendan egongo zela erosketaren bat egiten. Horrela hasi zen prozesua, gero, langile denak, ikastaroak egin genituen, lanorduetartik kanpo hiru ordu izan ziren egunero eta gogorra egin zen baina interesgarria era berean. Irakasle bat etorri zitzaigun eta konturatu ginen gauza askotan gaizki egiten genuela: bezeroak nola atenditu, zer ondo eta zer gaizki. Denok gustora irten genuen. Prozesua luzea izan da baina gauza askotaz konturatu gara: zer egiten dugun oso ondo eta zer ez hain ondo. Askotan guk pentsatu arren jendeak badakiela, ez da horrela. Askok ez dakite 'Inazioak' guk bakarrik egiten ditugula eta patentea dutela edo 1902tik ari garela lanean eta hori bereiztea dela garrantzitsua azaldu digute 'Singular dendak'-en.

-Zer suposatu du zuentzat 'Singular dendak' bezala izendatzeak?

-Momentuan, turismoaren aldetik Merkataritza federazioak liburuxka bat ateratzen du. Difusio handia du horrek eta agiri honi esker hor gaude gu ere. Gure kasa oso zaila izango zen eta federazioaren laguntzarekin, turismo puntu denetan, Donostian batik bat, agertuko da zein diren singular dendak edo bereziak. Ezagutzera ematen gaitu eta hori garrantzitsua da guretzat. Hori da 'Singular dendak'-ek erakutsi diguna, estreinako, geuk sinestu behar dugu bereziak garela, hortaz konturarazi gaituzte.

-Herritarrek ematen al diete garrantzia horrelakoei?

-Baietz esango nuke. Sare sozialetan eta ikusi dute eta asko etorri dira zoriontzera. Herrian dendak egotea garrantzitsua da eta horrelakoak batez ere komerzio txikia bultzatzeko instrumento oso garrantzitsuak dira. Denda txiki asko berritzen ari direla, lanean segitzen dugula eta ez gaudela geldirik ikustea garrantzi- tsua da.

-Tradizioarekin jarraitu baina innobazioari garrantzia ematen diozuela alegia. Zer eskaintzen du Egaña Gozotegiak?

-Baietz esango nuke. Eskaini? Denean sartu gara. Txokolate munduan, esaterako, txokolaterik onena eskaintzen dugu. Estatuko almendra onenarekin egiten dugu lan; etxean egindako izozkiak ditugu, geureak eta tarta txiki desberdinak egiten ditugu, beti ere, berritzen ari gara. Bestalde, asko mugitzen gara kanpora, beste lekuetan nola egiten duten lan ikustera. Sektore honek beste herrialdeetan dituen azoketara-eta, Italiara, Parisera edo Madrilgo ferietara joaten gara, beti ere momentuan zer dagoen eta nola egiten den lan ikustera. Era berean, kamerak edo bitrinak berritu ditugu. Esfortzu handia egiten ari gara ahalik eta produktu onena eta bereziena eskaintzeko.

-Etxeko produktoren aukeratzekotan, zein aukeratuko zenuke?

-Betiko produktua aukeratzekotan, Inazioa. Gero, esan behar dut, opilak ere egunero egiten dela, dena dela egunerokoa. Aldiz, udari begira, etxeko izokiak. Limoizkoa bada, limoi zukua daramate, naturala. Onena ematen saiatzen gara.

Más