Borrar
Ezkerretik Jon Maia, Felipe Murillo, Filo Pérez, Irune Boo eta Nagore Alkorta 'Kastellanuek' kartelarekin. E.A.
Azpeitia

Azpeitira etorritako 'abuelo' eta 'abuela' haiek omenduko dituzte dokumental batean

Datorren zapatuan, hilaren 26an, estreinatuko da Jon Maiak zuzendu duen 'Kastellanuek' lana Soreasu antzokian eta gonbidapenak eskura daitezke jada

ELI AIZPURU

Ostirala, 18 azaroa 2022, 23:57

Comenta

50. hamarkadan, Francoren garaian, Azpeitira etorritako migranteen testigantza jaso du Jon Maia dokumentalgileak udalaren eskariz. Datorren zapatuan, azaroaren 26an, izango da estreinaldia, Soreasu antzokian, 18:00etan hasita eta dagoeneko eskura daitezke gonbidapenak. Horretarako Sanagustin kulturgunera jo edota udalaren web orriaren bitartez egin daiteke.

Lehen proiekzioaren atarian, atzo udaletxean elkartu ziren bai lanaren egilea bera, Nagore Alkorta alkatea eta dokumentalean parte hartu duten hiru lagun, Filo Pérez, Felipe Murillo eta Irune Boo, hain zuzen ere.

Nagusiki Extremaduratik, Valle de la Serena herritik, etorri ziren garai hartan Azpeitira bizitza hobe baten bila. «Ez da erraza egin zutena egitea», esan zuen Nagore Alkortak.

Azpeitiar bezala, bertara etorri, bizimodua hemen hasi eta azpeitiartu izanagatik, zor bat zuela herriak sentitu zuten nonbait udaleko arduradunek eta horregatik lan hau egiteko eskatu zioten Jon Maiari. «Ehundaka izan ziren eta hasieran Arrabalean eta gero Sanjuandegi jarri ziren bizitzen. Seguru aski bere garaian ez genien erraza jarri. Pixkanaka zubiak eraiki dira eta denon artean osatutako herri bat egin dugu», gaineratu zuen Alkortak.

«Mimoz» egindako lana dela azaldu zuen Maiak. «Azkenean, nere familiaren historia da. Nere bizitzan oso presente egon izan den gaia da», esan zuen.

Baldintza «zailak» izan zituzten diktadura garaian iritsi zirenek eta haiekiko aurreiritziak, estereotipoak, klitxeak «desmontatzea» nahi izan du egileak. «Elkar ezagutzeko» egindako dokumentala da. «Elkarren historia partekatzeko eta Azpeitiko historiaren errelatoan, behingoz, integratzeko», balio izatea nahi du. Izan ere, «gure herriaren, gure kulturaren, hizkuntzaren eta identitatearen transformazioaren eta eboluzioaren parte dira eta gure errelatoan egon behar dute», dio.

Etorkizunari begiratu nahi dion ariketa bat da, elkarrengandik ikasi eta etorkizun hobe bat eraikitzeko. Batez ere, «elkar ezagutuz etorkizuneko erronka handiak gutxieneko adostasunetan eraiki ahal izateko eta gainditu ahal izateko ariketa bat» da.

Lan honetan euskarak izan duen presentzia ere azpimarratu nahi izan du Maiak Euskaraldia hasi den unean. «Ekarpen handia egin diete gure hizkuntzari, euskara ikasiaz edota seme-alabei ikasaraziz. Hor egin du aurrera euskarak». Era berean, euskarak inklusiorako duen eta izan duen garrantzia aipatu zituen. «Etortzen den migrante oro komunitate kultural baten parte sentiarazten» duelako gure hizkuntzak.

Jon Maiaren zigilu pertsonala du lanak baina protagonistak «beste batzuk» direla esan du. Ikusleek «etorri zirenen lurra» ere ezagutuko dute. Valle de la Serenara bueltatu zirenekin hitz egin baitute han, Extremaduran, bertako alkatea barne. Beraz, «emozio handiko» eguna izango dela dio Maiak. «Gure 'abuelo' eta 'abuela' haiei omenaldia ere izango da. Haiek egindakoari esker gaudelako gu hemen».

Dokumentalak 20 lagun ingururen testigantzak jaso ditu. Tartean Irune Boo azpeitiarrarena. Aita galiziarra eta Palentziakoa du ama eta kalean zihoala «hezur-beltza» deitzen ziotenekoak ekarri ditu gogora. «Orain gauzak beste modu batera ikusten dira baina zalantzak izan nituen ez ote nintzen nahiko euskalduna», azaldu zuen. Book «benetan sentitu» duena azaldu duela dokumentalean esan du eta «teraupetikoa» izan dela.

Ordu eta erdiko iraupena du ikus-entzunezkoak eta «prozesu luze» baten ondorioa da, izan ere, bi urte inguru iraun dute grabaketak. Horrez gainera, artxiboko irudiak eta testigantza ugari ditu.

Azpeitiko historiaren zati bat da 'Kastellanuek' ikus-entzunezkoa baina, dudarik gabe, Euskal Herri osorako balio duena.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Azpeitira etorritako 'abuelo' eta 'abuela' haiek omenduko dituzte dokumental batean

Azpeitia: Azpeitira etorritako 'abuelo' eta 'abuela' haiek omenduko dituzte dokumental batean