Azpeitia
Azpeitiak Oiartzunen aurka jokatuko du gaur finalerdietarako txartelaE. A.
Azpeitia.
Sábado, 7 de junio 2025, 19:42
Herriarteko Txapelketako final laurdenetako itzularako partidak jokatuko ditu gaur Azpeitiak Oiartzunen, 17:00etan hasita. Joan zen ostiralean etxean jokatu zuten Ilunpekoek eta 1 eta 2 nagusitu ziren oiartzuarrak. Hala ere, tanteoan alde gutxi dute, beraz, azpeitiarrek bi partida irabaziz gero, aukera izango lukete arerioei aurrea hartzeko, bi tantoren aldea besterik ez baitute. Beraz, finalerdietarako txartela ez dago galduta eta azpeitiarrek irauli dezakete partida azkenaldian Herriarteko txapelketak bata bestearen atzetik irabazi dituen Oiartzunen kontra.
Honakoka izango dira Azpeitia ordezkatuko duten pilotaria. Kadete mailan, I. Arsuaga eta M. Mendizabal (I.Ansola izango da ordezkoa); Gazteen mailan, I. Sarasua eta J. Artetxe (M. Iturralde ordezkoa) eta helduen mailan, I. Egiguren eta A. Egiguren.
Azpeitiak 11-22 galdu zuen kadete mailan; gazte mailan, 22-7 irabazi zuen; eta nagusietan, berriz, 16-22 galdu.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.