Ibilaldia hasi besterik ez da egin, beste sei etapa dituzte aurretik Gasteizera iritsi baino lehen. LAGUN ONAK M.B.

Azpeitia

Azpeitia-Gasteiz ekimeneko bigarren etapa egingo dute datorren larunbatean

Zumarraga eta Zegama arteko 27 kilometro egingo dituzte parte hartzaileek eta dagoeneko zabalik da izenematea

Eli Aizpuru

Azpeitia

Viernes, 7 de marzo 2025, 20:26

Datorren larunbatean, martxoaren 15ean, hitzordu garrantzitsua izango dute mendizaleek. Azpeitia eta Gasteiz arteko ibilbidea egiten ari dira, etapetan, eta egun horretan egingo dute bigarrena, ... Zumarraga eta Zegama artekoa. Santa Barbaratik abiatuta, Deskarga, Arranoaitz eta Udana utziko dituzte atzean eta Aizkorri magaleko baso ederretan murgilduko dira. Guztira, 27 kilometro inguru dituen ibilbide «polit bezain interesgarria» osatuko dute.

Publicidad

Goizeko 7etan izango da irteera, anbulatorio aurretik. Bazkideek 15 euro ordaindu beharko dute eta Lagun Onak mendi bazkunako bazkide ez direnek, 20 euro. Izena emateko azken eguna martxoaren 13a, osteguna, da. Horretarako argibideak www.lagunonak.org webgunean dude. Aldaketa batzuk zehaztu dituzte bertan ordainketa egiteko garaian. Izan ere, kontu korronte berria izango dute aurrerantzean. Hori dela eta, martxoaren 10etik 13ra. Rural Kutxako Azpeitiko bulegoan ibilaldirako ordainketa egiten dutenek ekimenerako propio atera duten kamiseta jasoko dute.

Bestalde, Rural Kutxan kontua duten edo egiten duten ibilaldiko partaideek ibilaldiko ordaina berreskuratuko dute.

Tipi-tapa

Lagun Onak mendi bazkunak halako ekimenak ipini ditu abian azken urteetan. Arrakasta itzela izan dute orain artekoak eta Azpeitia eta Gasteiz zazpi etapetan lotuko duen egitasmoa ez da gutxiagorako izango. Izan ere, lehen etapan 86 lagun bildu ziren.

Azken urteetan egin diren ekimenak mapan jarriz gero, Gasteiz aldera gerturatzea falta zitzaien Lagun Onak MBko mendizaleei, eta horixe da aurtengo erronka.

Ekimena erakargarriago egiteko, bidea Hiru Haundietatik barrena egitea proposatzen da. Hau da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiru tontor nagusietatik igarotzea: Aizkorri (1.523 metro), Anboto (1.331 metro) eta Gorbea (1.482 metro). Guztira 190 kilometroko inguru osatuko dira.

Publicidad

Azpeitia-Gasteiz ibilbideak azken urteetan Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatu dituen helduentzako etapazko ekimenen antzeko planteamendua dauka. Hau da, Azpeitia-Hazparren (2017), Azpeitia-Bilbo kostatik (2018), Ardoaren eta arrainaren ibilbidea (2019), Azpeitia-Iruñea (2022), Azpeitia-Hiru Erregeen Mahaia (2023) eta Tutera-Azpeitia (2024). Mendizale, ibiltari edo naturazaleei orokorrean zuzendua dago.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad