Borrar
Arantzazutik Leintz Gatzagara bitarteko etapan parte hartutako mendizaleak. LAGUN ONAK M.B

Azpeitia

Azpeitia-Gasteiz egitasmoa aurrera doa eta dagoeneko Arabako lurretan sartu da

81 mendizale elkartu dira laugarren etapan eta 28 kilometroko ibilaldia burutu dute Lagun Onak mendi bazkunakoek

E.A.

azpeitia.

Jueves, 5 de junio 2025, 20:21

Lagun Onak mendi bazkunak antolatutako Azpeitia-Gasteiz egitasmoa aurrera doa. Laugarren etapa egin berri dute eta dagoeneko Arabako lurretan sartu dira parte-hartzaileak. Azken etapa honetan, zehazki, 81 mendizalek hartu zuten parte. Hala, Arantzazutik abiatu eta Leintz Gatzagara bitarteko ibilaldia egin zuten, 28 kilometro guztira. «Aldeko eguraldiarekin, eta ingurune ederrez gozatzeko parada izan genuen, Elgeako basoak, Degurixa, Makatzgain...», esan dute mendizale elkartetik balantze bikaina eginez.

Ekainaren 28an hurrena

Arabako hiriburura gerturatzen ari da taldea. Hurrengo etapa, ekainaren 28an izango da. Leintz Gatxagatik Otxandiora bitarteko 29 kilometro izango dituzte aurretik eta tartean, Anboto igoko dute. Hala ere, Anbotoko gailurretik igaro gabe, beste ibilaldi laburragoa ere izango da aukeran.

Seigarren etapan, aldiz, Gorbea izango da protagonista, eta mendi hau egin ostean Murgiara jaitsiko dira parte hartzaileak. Azkenik, Murgia-Gasteiz izango da azkeneko etapa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Azpeitia-Gasteiz egitasmoa aurrera doa eta dagoeneko Arabako lurretan sartu da

Azpeitia-Gasteiz egitasmoa aurrera doa eta dagoeneko Arabako lurretan sartu da