Borrar

Azpeitia

Azpeitia eta Gasteiz arteko ibilbidearen bosgarren etapa, larunbat honetan

E.A.

azpeitia.

Jueves, 26 de junio 2025, 20:51

Lagun Onak mendi bazkunaren urteko egitasmo nagusia azken txanpan sartu da. Azpeitia eta Gasteiz lotzeko etapetatik bosgarrena egingo da bihar, ekainaren 28a, eta Leintz Gatzagatik Otxandiora bitarteko ibilaldia osatuko dute. 27 kilometro eta 1000 metroko desnibela ditu ibilaldiak eta tartean, hala nahi dutenek, Anbotoko tontorra egiteko aukera ere izango dute. «Anbotoz gain, txangoan zehar hainbat leku interesgarri zapalduko ditugu: Leintz bailara, Santikurutz eta Orixol mendiak, Zabalaundi..», azaldu dute antolatzaileek.

Ostegunean itxi zen izenematea eta beste behin, arrakastatsua aurreikusten da irteera.

Zazpi etapa izang dira guztira. Behin asteburu honetakoa igarota, irailaren 13an izango da hurrena eta azken etapa, urriaren 18an aurreikusten da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Azpeitia eta Gasteiz arteko ibilbidearen bosgarren etapa, larunbat honetan