Borrar
Sagardo eta gazta lehiaketen antolatzaileak Elosiagako Añota sagardotegian egindako aurkezpenean. ARGAZKIAK E.A.
Azpeitia

Ekitaldiz beteta eta «gogoz» dator aurtengo Santio Eguna

Sagardo txapelketa eta ganaduarena, gazta lehiaketa, pintxoak, bertsoak eta musika ez dira faltako aurten ere Baserritarren Egunean

ELI AIZPURU

Ostirala, 15 uztaila 2022, 00:03

Comenta

Urte hauetako etenaldiaren ostean, gerturatzen ari da Santio Eguna, egun handia Azpeitian, Baserritarren Eguna ospatzen baita eta ekitaldiz betetako egitaraua prestatu dute Azpeitiko Sagardoaren lagunak, Euskal Sagardoak eta Sagardoa route elkarteek Añota eta Udalarekin elkarlanean.

Añota sagardotegian bertan egin da hain zuzen ere, Sagardo Egunaren aurkezpena. Bertan azaldu dituzte xehetasunak antolatzaile Sebastian Lizasoren, Euskal Sagardoako teknikari Olatz Mitxelenaren eta udaleko festa batzordeburu Mikel Odriozolaren azalpenekin.

Aurtengoa 48. Sagardo Txapelketa izango da eta honen bueltan antolatu dira ekitaldiak. Ohi bezala, 23 sagardogile lehiatuko dira -plazako arkupeko bat- eta 3.300 inguru botila ekarriko dituzte.

Ezin da sagardogileen kopurua aldatu plazako arkupetan sartzen direnak direlako. Hala ere, aurtengoan bada berrikuntzarik: «etorri ohi izan direnetako bi ez dira egongo arkupeetan, eta horien ordez bi sagardogile berri izango dira : Itxasburu (Hernani) eta Eula (Urnieta)», zehaztu zuen Lizasok. Horiekin batera, gainerako beste 21 sagardo etxe hauek parte hartuko dute txapelketan: Aburuza (Aduna), Alorrenea (Astigarraga), Altzueta (Hernani), Añota (Azpeitia), Urdaira (Usurbil), Astiazaran (Zubieta, Donostia), Barkaiztegi (Donostia), Begiristain (Ikaztegieta), Igeldo (Igeldo, Donostia), Egiluze (Errenteria), Etxeberria (Astigarraga), Gaztañaga (Andoain), Irigoien-Herrero (Astigarraga), Lizeaga (Astigarraga), Oiarbide (Astigarraga), Petritegi (Astigarraga), Ola (Irun), Rezola (Astigarraga), Sarasola (Asteasu), Izeta (Aia-Zarautz) eta Zabala (Aduna).

Sagardoarekin batera txekor eta hegaluze pintxoak eta Idiazabal jatorriko XII. Gazta Lehiaketaren gaztagileek jarritako pintxoak salduko dituzte plazan.

Basoa ala kopa, aukeran

48. Sagardo Txapelketa honetan beste berezitasun bat ere izango da. Izan ere, jendeari aukeran jarriko zaio sagardoa kopatik ala edalontzitik edatea. Biak jarriko dituzte salgai. Epaimahaikideek, bestalde, kopan dastatuko dituzte txapelketara aurkeztutako sagardoak.

Mitxelenak azaldu zuenez, sagardoari «beste balio erantsi bat» eman nahi zaio kopan zerbitzatuta. «Gorputz handiko» sagardora da Euskal Herrikoa, beraz, «Sagardoa eskantziatuta, apurtuta, kopuru txikian eta trago motzean, edo hainbeste apurtu gabe, trago luzeagoan edo patxadatsuago, har daiteke. Edozein produktu kopan aterata modu desberdinean, lasaiago» edan daitekeela azaldu zuen.

Egarria kentzeko, edalontzian, eta dastatzeko, kopan...edo bakoitzaren gogoaren arabera, biak jarriko dira aukeran. Bi urteko hutsunearen ondoren ez daeragozpena izango festan murgiltzeko. Izan ere, Santio eguna ospatzeko «gogoz» daudela herritarrak azaldu du Mikel Odriozola Festa batzordeburuak. « Egun berezia da herrian eta ederra izaten da kaleak eta plaza jendez beteta ikustea», esan zuen antolatzaileak eskertu aurretik, «zuek gabe ez litzateke posible hau guztia aurrera eramatea», esan zien.

Emakumeei deia

Sagardo Egunaren aurkezpenarekin batera, dastatze saioa egin zuten Añotan bertan, Mikel Garaizabalen eskutik. Lizasok aurreratu zuenez, aurrez epamahaikide izateko deaiari «bi emakumek» eman diete baiezkoa (orain arte emakume bakarra izan da epaimamahaikide).

«Eskerrik asko izena eman duten biei, baina estimatuko genuke jende gehiago etortzea», esan zuen Lizasok, epaimahaian gizonezkoez gainera emakumeen presentzia areagotzeko urtero egiten duten saiakeraren harira. Beraz, deialdia irekia da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ekitaldiz beteta eta «gogoz» dator aurtengo Santio Eguna

Azpeitia: Ekitaldiz beteta eta «gogoz» dator aurtengo Santio Eguna