Borrar

Azpeitia

Azoka Plaza atzeko aparkalekua doan, baina 40 minutuko mugarekin

E.A.

azpeitia.

Viernes, 20 de junio 2025, 21:05

Azoka plazaren atzeko aparkalekuan aldaketak egin ditu udalak eremua hobeto ordenatu nahian eta ibilgailuen txandakatzea bultzatzeko asmoarekin.

Azken urteotan ordainpekoa izan bada ere, aurrerantzean doakoa izango da. Gehienez ere 40 minutuan utzi ahal izango da autoa aparkatuta, eta ezinbestekoa izango da tiketa ateratzea. Aldaketari esker, besteak beste, Alde Zaharreko saltokietarako joan-etorriak erraztu egingo direla uste du udalak. Astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:30era egongo da mugatuta aparkalekua. Igande eta jaiegunetan, berriz, ez da denbora mugarik egongo. Makinetan dagoeneko zehaztuta daude baldintza berriak.

Udaltzainak arduratuko dira denbora mugak gainditzen ez direla kontrolatzeaz eta gidariek baimendutako guneetan soilik aparkatzeaz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Azoka Plaza atzeko aparkalekua doan, baina 40 minutuko mugarekin