Borrar
Sandra Sevillanok gidatuko du trail saioa. DV
Azken eguna larunbatean izango den emakumeen Domusa Teknik 40 MLK entrenamenduan izena emateko

Azken eguna larunbatean izango den emakumeen Domusa Teknik 40 MLK entrenamenduan izena emateko

Sandra Sevillanok gidatuko du trail saioa eta Azpeitia eta Errezil lotuko dituzte. 15.5 kilometro ditu ibilbideak

Miércoles, 8 de enero 2025, 10:49

Domusa Teknik 40 MLK -ko antolatzaileek antolatutako emakumeei zuzendutako entrenamendu saioa izango da larunbat honetan. Gabonetako ajeak kentzeko, urteko lehen ibilaldia eta egitasmoko laugarrena burutuko dute zapatuan, urtarrilaren 11n. Sandra Sevillano da korrikalari gonbidatua eta gasteiztarrak gidatuko du taldea Azpeitian hasi eta Errezilera bitartean. 15.5 kilometroko ibilbidea da.

Goizeko 7.30ean, Azpeitiko plazatik abiatuko dira eta Errezilgo udaletxe aurrean amaituko da entrenamendua. Errezilen eskura izango dituzte San Martin Herri eskolako aldagelak eta behin dutxatutakoan, Borondegi ostatuan hamaiketakoaz gozatzeko aukera izango dute partehartzaileek.

Behin Errezilera iritsitakoan, bi aukera izango dituzte partehartzaileek: Zuzenean autobusa hartu eta azpeitira itzultzea edo dutxatu eta hamaiketakoaren ostean autobusa hartzea.

Hori dela eta, antolatzaileek izena ematerakoan, aukera horren berri garbi zehaztea eskatzen dute, autobuseko plazak antolatze aldera,

Sandra Sevillanorekin, Europako Skyrruning Trail txapeldunarekin, entrenamendu saioan izena emateko azken eguna gaur, asteazkena, urtarrilak 8, da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Azken eguna larunbatean izango den emakumeen Domusa Teknik 40 MLK entrenamenduan izena emateko