Azpeitia
Auzo-taxi programaren onuradunek txartelak berritu beharko dituzteSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Auzo-taxi programaren onuradunek txartelak berritu beharko dituzteE. A.
Azpeitia.
Viernes, 28 de marzo 2025, 19:48
Auzo-taxi programaren erabiltzaileek eskaerak berritu beharko dituzte. Azpeitiko Udalak txartelak berritzeko epea zabaldu du, bai onuradun izan nahi dutenentzat eta baita lehendik direnentzat eta jarraitu nahi dutenentzat ere.
Auzo-taxi programako erabiltzailea izateko honako auzoetan erroldatuta egon be-harko da: Aratzerreka, Eizagirre, Elosiaga, Izarraitz, Loiola, Nuarbe, Matxinbenta, Odria, Oñatz, Oñatzbidea eta Urrestilla. Horiez gainera, auzo horietan zaintza lanetan aritzen direnek ere onuradun izateko aukera dute, baita Gizarte Zerbitzuetatik eratorritako kasuek ere.
Auzo-taxia erabili ahal izateko baldintzetako bat da 12 urtetik gorakoa izatea (zerbi-tzua ezin da eskola-garraio zerbitzua emateko erabili). Udalerri barruan egindako bidaiek izaten dute laguntza, hau da, norbere etxetik erdigunera edo alderantziz egindakoek. Bidaia horiek Azpeitiko taxi-lizentzia izan eta Azpeitiko Udalarekin hitzarmena sinatu duten taxilariekin egin behar izaten dira.
Orain arteko ordutegiari eutsi nahi dio udalak: astelehenetik ostiralera, goizeko 07:30etik 20:30era, eta larunbatetan, 09:00etatik 20:30era. Igande eta jaiegunetan egindako bidaiak ez dira diruz lagunduko, ezta abuztuan egindako bidaiak ere.
Eskaerak berritzeko, Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzura jo behar da eta eskaera modu elektronikoan aurkezteko aukera ere badago.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.