Atzerrian lan praktikak egiteko bekak eskatzeko epea zabalik da 30 urtez azpikoentzat

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AZPEITIA.

Langabezian eta 30 urte bete gabe izanez gero, Garapenek eta Donostiako Sustapenak eskainitako 60 Global Training beka dauzkazu zure eskura, Global Training programaren bidez. Honela, gazteei atzerriko enpresa eta erakundeetan praktika ordainduak egiteko aukera eskaintzen zaie euren profil akademikoarekin harreman zuzena duten proiektu eta jardueratan. Gutxienez, 6 hilabeteko iraupena dute eta lan errealitatea ezagutzeko aukera ematen diete gazte hauei.

Unibertsitate tituludun, eta goi-mailako lanbide-heziketa duten 30 urtetik beheragoko gazteei zuzendutako bekak dira eta hilean 1.400 euroko gordinak jasotzeko aukera izango du onuradunak. Parte hartu ahal izateko baldintza batzuk bete behar dira.

Izena emateko epea uztailaren 16rarte egongo da zabalik (eguerdiko 12:00ak arte). Izena emateko edota informazio gehiagorako www.becasglobaltraining.eus webera zuzendu zaitezke.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos