Azpeitia
'Astindu armayuek' festa egingo du Azpeitiko LGTBIQ+ asanbladak igandeanElegante Egunean aisialdi espazio «seguru, anitz eta alternatibo bat» sortzea da helburua eta 16:00etatik 19:00etara, DJ La Fulana egongo da musika jartzen Azoka Plazan
Eli Aizpuru
Azpeitia.
Jueves, 27 de febrero 2025, 20:45
Ate joka ditugu inauteriak eta beste herri askotan bezala, Azpeitian ere koloreak, umoreak eta festak hartuko du egunerokotasunaren betebeharren erreleboa. Elegante Eguna izango da lehen hitzordu garrantzi-tsua. Ospakizun garrantzitsua da, baina herritar orok ez du modu berdinean bizi ohi, LGTBIQ+ kolektiboak kasu.
Azken hilabeteetan, herriko LGTBIQ+ kolektiboak azaleratu du tradizioaren izenean ezarritako egiturak askorentzat «baztergarriak» izan daitezkeela. 'Oihu bat isiltasunean' diagnostikoan jaso ziren testigantzek hausnarketa sakona eragin dute, eta horrek ekarri du 'Astindu Armayuek' festa sortzea. Aisialdirako «espazio seguru, inklusibo eta alternatibo bat» nahi dute.
LGTBIQ+ kolektiboko kide as-kok urteetan bizitako esperien-tziak partekatu dituzte, eta agerian geratu da ez direla salbuespenak. Sexualitatea eta identitatea askatasunez adierazteko aukera ez izateak askok herritik alde egin behar izatea ekarri du, beste batzuk isilik eta ezkutuan jarraitzera behartu ditu, eta gehienentzat segurtasun eza eta deserosotasuna ekarri du espazio publiko askotan.
Elegante Eguneko zenbait une, hala nola zezenaren irteera, gatazka puntu bihurtu dira; espazio zis-hetero maskulinoak nagusi diren guneetan, segurtasun falta eta bazterkeria sentimendua handiak dira.
Horregatik, Azpeitiko LGTBIQ+ asanbladak, Udalaren laguntzarekin, 'Astindu Armayuek' ekimena antolatu du. Martxoaren 2an, igandea, 16:00etatik 19:00etara bitartean izango da, Azoka Plazan. DJ La Fulana arduratuko da musika jartzeaz, eta ekitaldiak aukera emango du herriko LGTBIQ+ sarean parte hartu nahi dutenentzat topagune bat izateko. Herritar orok izango du bertara-tzeko aukera . Halaber, espazio honetan ez dira onartuko jarrera matxistak, sexistak, LGTBIQ+foboak edo arrazistak. Neurri egokiak hartuko dira edonor eroso eta seguru senti dadin. Azpeitiko LGTBIQ+ kolektiboak argi dauka: festak guztiona izan behar da, eta Astindu Armayuek horren aldeko urrats bat gehiago da.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.