Asteburuan ospatuko dira San Martin jaiak Errebalean

Zezenak protagonismo handia izan ohi du Errebalko San Martin jaietan. /  E.A.
Zezenak protagonismo handia izan ohi du Errebalko San Martin jaietan. / E.A.

Bihar, ostirala, hasiko dira festak, Pikua tabernan egingo den mus txapelketarekin, 22:00etatik aurrera

ELI AIZPURU AZPEITIA.

Gipuzkoako hainbat herri, auzo edo kaleetan bezala, San Martin jaiak ospatuko dira asteburu honetan Bustinzuriko Errebalean ere. Hori dela eta, bertako bizilagunek, urtero egin ohi duten bezala, samartinak antolatu dituzte. Bihar, ostirala, mus txapelketarekin hasiko dira festak, 22:00etan, Pikua tabernan egingo den mus txapelketarekin.

Behin festa giroan murgilduta, zapatuan ekitaldi ugari izango dituzte. Horietatik, ohi den bezala, zezenek hartuko dute protagonismoa, bai txikientzat aterako dituzten zezentxoak edota baita sokamuturrean aterako dituztenak ere, urtero jendetza biltzen baitute zezenek Errebalko jaietan.

Zapatuan, hilaren 10ean izango da hori. Arratsaldeko 13:00etan, zezen txikiekin eta poniekin jolasean aritzeko tartea izango dute gaztetxoek. Gero, ganadu handiagoa arratsalderako utziko dute. 16:30ean hasiko da sokamuturra. Errebalean gora eta behera zezenaren aurretik korrika egiteko aukera izango dute sokamuturzaleek.

Ondoren, triki-poteoa egingo dute, afaria baino lehen. Txokoa jatetxean izango da afaria, gaueko 21:00etan. Pikua tabernan eman ahal izango da afaritarako izena. Gaur, osteguna, da horretarako azken eguna. Afalostean, berriz, DJ Josu Rodriguezen emanaldia izango da Pikuan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos