Borrar

Azpeitia

Aste Santuan ere zabalik izango da kiroldegian egokitutako Familia Txokoa

E. A.

Azpeitia.

Miércoles, 9 de abril 2025, 20:52

Aste Santuetako oporraldia gerturatzen ari den heinean, herritar asko eta asko planak egiten ari dira jada: kanpora joateko edo egunpasak egiteko. Herriangeratzen direnentzat Kiroldegian egokitutako Familia Txokoa erabilgarri izango da Aste Santuan. Ordutegiari dagokionez, aldaketa batzuk izango ditu. Honela, apitilaren 14tik 21era bitartean, goizeko 11:00etatik 12:30era egongo da zabalik; eta apirilaren 22tik 27ra, berriz, 11:00etatik 19:30era.

Herriko haurrak estalitako toki goxo batean jolasteko aukera dute Familia Txokoan. Familian egoteko jolas eremua da; hau da, ez dago hezitzailerik, eta heldu baten ardurapean egon behar dute haurrek. Gunean, hainbat jostailu eta material dituzte espazio zabal batean jolastu ahal izateko.

0-8 urte arteko haurrentzat dago egokituta. Hala ere, haur nagusiagoek ereizango dute erabiltzeko aukera, baldin eta anai-arreba txikiagoekin batera joaten badira (beti ere heldu baten ardurapean).

Kiroldegiko bazkideek doan izango dute sarrera, eta bazkide ez direnek 2 euro ordaindu beharko dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aste Santuan ere zabalik izango da kiroldegian egokitutako Familia Txokoa