Artoaren inguruko tailerra eskainiko dute igandean Ekoetxean

Artoa aletzen arituko dira, besteak beste. /  UZTARRIA
Artoa aletzen arituko dira, besteak beste. / UZTARRIA

M.G.AZPEITIA.

Beste urtez batez, 6 eta 12 urte bitarteko eta horien familiei zuzendutako tailerra eskainiko dute etzi, igandea, Ekoetxean. 11:00etan hasi eta ordu eta erdi inguru iraungo du saioak, eta bertan artoa aletzeko, ehotzeko, artaburu hostoekin eskulanak gauzatzeko eta taloak egiteko aukera izango dute tailerrean izena eman dutenek. Saioa doakoa izango da, eta izena emateko azken eguna ostirala izango da; parte hartu nahi duenak Ekoetxeako 943 81 24 48 telefonora deitu beharko du. 2017ko abenduan hasi ziren Ekoetxean ekologia, ingurumen eta jasangarritasun balioetan heztea helburu duten ikastaroak eskaintzen. Horiek umeei, gazteei zein familiei zuzenduta daude. Harrezkeroztik, hilero egin izan dute saioren bat hilean behin, ia beti igandez.