Borrar

Artilea jasotzeko zerbitzua eskainiko die baserritarrei Urkomek

Sábado, 14 de julio 2018, 00:13

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urkome Urola Kostako Landa Garapeneko Elkarteak artilea jasotzeko zerbitzua eskaini ohi die urtero baserritarrei, hauek «arazoak» izaten baitituzte soberakin honekin zer egin. Elkarteak Urola Kostako Udal Elkartearen eta Urola Erdiko Mankomunitatearekin adostu ditu bilketa puntuak, eta Azpeitian Lapatx zabortegian jasoko dute artilea. Uztailaren 23tik 27ra bitartean egongo da artilea uzteko aukera Lapatxen, 08:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Elkartea jarri da dagoeneko harremanetan 50 ardi baino gehiago dituzten baserritarrekin, eta jakinarazi die artilea eramateko aukera izango dutela. Dena den, edozeinek utzi ahal izango du artilea, beti ere, zakurik gabe.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios