Azpeitia
Artile bilketa egingo da Lapatxen datorren uztailaren 1eanE.A.
azpeitia.
Lunes, 23 de junio 2025, 21:51
Artile bilketa egingo da Lapatxen datorren uztailaren 1ean. Landaolak antolatu du ekimena, eta zerbitzua ekaina amaieran jarriko da martxan Gipuzkoako herri desberdinetan. Finantzaketari dagokionez, zati bat Gipuzkoako Foru Aldundiak ordainduko du, eta gainerakoa artzainek. Artaldearen tamainaren arabera ezarri dira tarifak. Interesatuek 696 433 602 telefonora deitu beharko dute, eta artilea entregatzeko eguna, ordua eta tokia jakinarazteaz gain, artzainaren izen-abizenak, helbidea eta NAN zenbakia eman beharko dituzte. Hauek Foru Aldundiaren artzainen erroldako datuekin bat egin behar dute. Era berean, azken erroldako ardi kopurua zehaztu beharko da, eta artilea kanpaina ezberdinetakoa bada, hori ere adierazi beharko da. Entregaren unean, artzain bakoitzak adierazitako orduan eramango du artilea entrega-lekura, zakua berak hustuko du, eta aurrez pisaketa egingo da.
Gainera, entrega-lekura sartzean, aurretik egindako ordainketaren egiaztagiria erakutsi beharko zaio arduradunari; egiaztagiri hori gabe, ez da artilerik jasoko. Ordainketa egiteko kontu korrontea honakoa da: Caja RuraL ES50 3008 0152 6549 2039 5821, eta kontzeptuan artzainaren izen-deiturak eta baserriaren izena jarri beharko dira.
Entregaren ondoren, artzainari faktura bat emango zaio. Azken urteetan aurrez adierazitako eta benetan entregatutako artile kopuruen artean alde nabarmenak izan direla adierazi dute arduradunek, beraz, aurten pisuak jarriko dira entrega guneetan kontrol handiagoa bermatzeko.
Proposatutako sistemak artzainen aldetik ahalegin handiagoa eskatzen du baina era berean, artilearen bilketak eta tratamendua kudeatzeak kostu handiak dakartza. «Kontuan izan behar da jasotako artilea Sandach 3 produktutzat hartzen dela, eta ondorioz, tratamendu berezia eta kamioi espezializatuak behar dira, baita tratamendu-tasa ordaindu ere. Hori guztia kontuan hartuta, artzainen lankidetza eta konpromisoa funtsezkoak dira aurtengo bilketa arrakastatsua izan dadin», diote antolatzaileek.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.