Borrar
AIZPURU
Arte eta Diseinu eskolakoen lanak, ikusgai

Azpeitia

Arte eta Diseinu eskolakoen lanak, ikusgai

Sábado, 26 de abril 2025, 19:57

Arte eta Diseinu eskolakoen lanak ikusteko aukera izango da egunotan Sanasgutin kulturgunean. Kulturguneko hormetan zintzilikatutako margoak, argazkiak edota eskulturak maiatzaren 5era bitartean izango dira bertan. Mota guztietako lanak daude ikusgai, guztira hamaika ikasleren artean eginak. Hala, Marian Fadrique, Ixiar Bereziartua, Maribi Unanue, Maite Requejo, J. Eloy Crespo, Tere Osa, Ixak Gesalaga, Carlos Miguel Magalhaes, Elene Arregi, Clemen Paredes eta Ainara Torviscok egin dituzte lanak. Apirilaren 21ean zabaldu zuten erakusketa ADIkoek eta maiatzaren 5era bitartean izango da aukera lanak ikusteko. Sanagustin kulturguneko taberna irekita dagoen bitartean izango dute aukera interesatuek bertako erakusketaz gozatzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Arte eta Diseinu eskolakoen lanak, ikusgai