Zazpigarren edizioan hautatuak izan diren protagonistak eta Kururaz kooperatibako kidea. KULTURAZ

Azpeitia

Arkupehotsak egitasmoak musikari berriei ateak zabaltzen dizkie Azpeitian

Kulturaz kooperatibak zazpigarren edizioari ekin dio, musika sortzaile berrientzako topagune eta plataforma izan dadin

Eli Aizpuru

Azpeitia

Sábado, 15 de febrero 2025, 19:24

Kulturaz Azpeitiko kultur kooperatibak Arkupehotsak egitasmoaren VII. edizioari ekin dio, musika sortzaile berrientzako topagune eta plataforma izan dadin. Helburua argia da: «Musikaren eta soinuaren inguruan sortu, ikasi eta oholtza gainera eramatea» , Kulturazen arabera. Proiektu honen bitartez, formazio tekniko eta artistikoa jasotzeko zein kontzertu bat eskaintzeko aukera izango dute hautatutako taldeek eta bakarlariek. Kitziki, Rekiem, Karena eta Pertz dira aurtengo protagonista berriak.

Publicidad

Arkupehotsak ez da ordea musikari berrien plaza soilik; sormen prozesu osoa bultzatu nahi du, hasieratik amaierara arteko pauso guztiak jorratuz . Horretarako, aukeratutako taldeek Dinamoa sormen guneko Soinuaren Eremua izango dute eskura, entseguak egin eta zuzeneko emanaldia prestatzeko .

Gainera, bi formakuntza saio jasoko dituzte: Batetik, formazio teknikoa, Jon Badiolaren eskutik; eta bestetik, formazio artistikoa Jon Basaguren eta Libe Garcia de Kortazarren eskutik.

Kitziki, Rekiem, Karena eta Pertz taldeak izango dira aurtengo Arkepehotsak egitasmoko protagonista berriak

Behin prestakuntza amaituta, Sanagustin kulturgunean emanaldi banaeskainiko dute haukeratutako taldeek eta egonaldiak zein kontzertuak argazkiz erregistratuko dituzte.

Sortze prozesua, neurrira

Formazio eta egonaldien egitaraua taldekideekin batera zehaztuko dute, haien beharren arabera. Arkupehotsak-ek, beste behin, musika sortzaile berriei aukera paregabea eskaintzen die talentua garatu eta oholtza gainera igotzeko. Honakoak izango dira aurtengo protagonistak.

Protagonistak

Kitziki, Rekiem, Karena eta Pertz dira aurtengo protagonista berriak. Rekiem metal eta rock doinuak lantzen dituen talde azpeitiarra da. Duela bi urte sortu zen, eta lehen kontzertua Zarauzko Hiruputzu gaztetxean eman zuten. Ordutik, hainbat gaztetxetan eta herriko festetan eskaini dituzte kontzertuak. Laster LP bat grabatzeko asmoa dute.

Publicidad

Kitziki taldeak jai giroko erromeria estiloko musika jotzen du. Duela urtebete sortu zen Elgoibarren eta lehen kontzertua Abaraxka aterpetxean eman zuten 2024ko martxoan. Ordutik, Elgoibarren eta Azkoitian kontzertu ugari eman dituzte.

Karena Antzuola eta Hernaniko taldea da, eta pop eta folk doinuak lantzen ditu. 2022an sortu zen taldea eta hasiera hartan, bi urtez, euskal kantuen bertsioz osatutako kontzertuak ematen zituzten. 2024ko martxoan ordea, lehen diskoa kaleratu zuten.

Publicidad

Pertz 2024. urtean Zumaian sorturiko pop rock taldea da. 'Ezarritako Arauak' izenpean kaleratu zuten lehen lana martxoan, eta 2025ean bigarren disko baten grabaketarekin hasteko asmoa dute. Taldekideek Zumaiako musika eskolan ikasi zuten, eta azken urteotan hainbat proiektutan parte-hartu dute: Blowing soul, Breakkin Brokoli, Parrazta, BBiderbost eta Hamarru elektrotxaranga.

Udaberrian izango da kontzertuez gizatzeko aukera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad