Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Ardoaren eta Arrainaren ibilbideko bosgarren etapa, zapatuan

Miércoles, 8 de mayo 2019, 00:31

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Piskanaka-piskanaka osatuz doaz GR38, Ardoaren eta Arrainaren ibilbidea Lagun Onak mendi bazkunako kideak. Zapatuan, maiatzak 11, egingo dute bosgarren etapa, Urbina eta Estibalitz lotuko dituena ( 22 kilometro).

8:00etan, anbulatorioaren aurrean hartuko dute autobusa Urbinara joateko. Urbinan, GR-38ren ibilbidea jarraitzen hasiko dira, eta Urbina gainera igoko dira. Ondoren, Amarita eta Mendibil auzoetara joango dira, eta Mendibil auzoan hamaiketakoa egiteko hamabost minutuko geldialdia egingo dute, bertako tabernan. Hainbat auzo igaroko dituzte: Urzaiti, Arbulo eta Oreitio. Azken auzo horretan, baz-kaltzeko 30 minutu izango dituzte; norberak eraman beharko du bere bazkaria. Etapa amai-tzeko, Estibalitzera iritsiko dira; ibilaldia 15:30-16:00 aldean amai-tzea aurreikusten dute antola-tzaileek. Partaideek denbora libre pixka bat izango dute Estibalitzen, eta ondoren, Azpeitirako bidea hartuko dute.

Parte hartu nahi dutenek biharko eman beharko dute izena, Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan edo webgunean. Bazkideek zortzi euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek, hamar euro. Informazio gehiagorako, zuzendu, www.lagunonakmb.org helbidera.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios