Azpeitia
Apirilaren 16ra arte aurkeztu daitezke Antzerki Topaketetarako proiektuakSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Apirilaren 16ra arte aurkeztu daitezke Antzerki Topaketetarako proiektuakE. A.
azpeitia.
Viernes, 21 de marzo 2025, 20:01
Zabalik da dagoeneko 43. Euskal Antzerki Topaketetarako proiektuak aurkezteko deialdia. Apirilaren 16ra bitartera aurkeztu ahal izango dira aurtengo proiektuak. Bi baldintza bete behar dira: Euskal Herriko taldea izatea eta antzezlana euskaraz egotea. Obraren aurkezpena, sinopsia, laburpena, fitxa teknikoa eta artistikoa, eta material grafikoa aurkeztu beharko dira.
Modu elektronikoan egin beharko da. Honakoa da esteka: labur.eus/C9d9o. Zalantzak argitzeko 943 157 068 telefonora dei dezakete interesatuek edo kultura@azpeitia.eus helbidera idatzi.
Azaroan izango dira Euskal Antzerki Topaketak Azpeitian. Euskarazko antzerkia sustatzeko egitasmo garrantzitsua da. Urtero, udazkenean zehar, hainbat antzezlan aurkezten dira Soreasuko agertokian edo kalean, bai konpainia profesionalenak, bai amateurrenak, ikus-entzuleei proposamen berritzaileak eskainiz.
Azpeitiko Udalak eta herriko kultur eragileek euskal antzerkia bizirik eta indartsu mantentzeko egiten duten ezinbesteko ekimena bihurtu da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.