Aner Alonso, bigarren Elgoibarko nazioarteko Danobat xake sarian

Danobat Sarian. /  I. URANGA
Danobat Sarian. / I. URANGA

DV AZPEITIA.

Azpeitiko xakelariek ez dute atsedenik hartzeko tarterik. Uda sasoian han eta hemen ibili dira, hainbat xake txapelketetan murgilduta -horren adibide dira Alain Mateosen bigarren postua Higuera de la Serena herrian edota Iñaki Urangaren partaidetza Pontevedrako nazioarteko irekian- eta dagoeneko ekin diete hemen inguruko xake sarietan. Asteburuan, Aitor Elustondok, Iñaki Urangak, Aner Alonsok eta Cristian Cretuk Elgoibarko nazioarteko I Danobat Sarian hartu dute parte. Aner Alonsok, 16 urtez azpikoetan, bigarren postua lortu du eta Cristian Cretu, aldiz, bosgarren sailkatu da 14 urtez azpiko mailan. Aitor Elustondo 52. eta Iñaki Uranga 48. sailkatu dira.

Xake eskolak, hasita

Xake taldea aste honetan bertan hasi da eskolekin eta gazte zein helduak animatu nahi dituzte parte hartzera. Horretarako, astelehenetan edo ostegunetan Sindikatu Zaharreko lehen solairura agertzea besterik ez dute egin behar, 18:00etan.

 

Fotos

Vídeos