Andramaixek tarteko, gaueko autobus zerbitzu bereziak

M.A.AZPEITIA.

Gaur hasi eta igandera bitartean, Andramaixek ospatuko dituzte Azkoitian. Hori horrela, Lurraldebusek gaueko autobus zerbitzu berezia eskainiko du ia egunero Azkoitia eta Zumaia artean, eta guztiek Azpeitian egingo dituzte geldialdiak. Hain zuzen ere, abuztuaren 14, 15, 16 eta 18an Azkoitia eta Zumaia artean hiru autobus zerbitzu eskainiko ditu Lurraldebusek: 01:30ean, 03:30ean eta 05:30ean.

Egun horietan ete, Azkoitia eta Azpeitia artean beste zerbitzu batzuetaz gozatu ahal izango dute herritarrek: 00:40an, 02:40an eta 04:40an.

Gaur, gainera, 06:40an beste zerbitzu bat ere eskainiko du autobus enpresak. Denak Aizkibel liburutegi ondoko Xabier Munibe geltotikitik aterako dira. Abuztuaren 17an, aldiz, UK45G eta UK46G lineek ohiko ordutegietan eskainiko dituzte zerbitzuak gauez.