Borrar
Anari azkoitiarra izango da zapatuan Sanagustingo oholtzan. ARIZMENDI
Anari, Zatibi edo Anteren kontzertuei bakarrizketa saioa gehituko zaie asteburuan

Azpeitia

Anari, Zatibi edo Anteren kontzertuei bakarrizketa saioa gehituko zaie asteburuan

Miguel Miguel umoregileak 'Acojonado' bakarrizketa aurkeztuko du ostiralean Soreasun, eta kontzertuak Sanagustinen izango dira

Eli Aizpuru

Azpeitia

Miércoles, 29 de enero 2025

Kulturaz kooperatibak asteburu oparoa antolatu du kultur ekitaldiei dagokionez Azpeitian. Hasteko, ostiralean bakarrizketa saio berria aurkeztuko du Miguel Miguel umoregile espainiarrak, Soreasun, 22:00etan hasita.

«Komediaren aztia eta magiaren komikoa» bezala aurkeztu du bere burua umoregileak. Emanaldi bakoitzean bi arte horien arteko sinbiosi bakarra sortzea lortzen du. Magia eta umorea lotzen ditu saioan, beste lanbide batzuekin. Iraganari, orainari eta etorkizunari buruzko hausnarketa bat da, ikuspegi komiko eta magiko batetik.

Ondoren, asteburuan Sanagustinen bi kontzertu izango dira. Larunbatean, euskal musikaren panoramako ahots pertsonaletako bat izango da kulturguneko oholtzan: Anari, hain zuzen ere. 'Giza zarata' azken diskoa zuzenean aurkeztuko du bere ohiko bandarekin batera.

1996. urtean bere izena zeraman 'Anari' diskoa kaleratu zuen. Geroztik, 'Habiak', 'Zebra', 'Irla Izan' edo 'Zure aurrekari penalak' eta 'Epilogo bat' diskoak grabatu ditu. 'Giza Zarata' iraupen luzeko zazpigarren lana da. Cadizko Puerto Santa Mariako Paco Loco estudioan grabatu zuen iaz, Joaquin Pascualekin batera konpondu eta ekoiztua. Oraingoan 'Tristuraren industria' bere zigiluak argitaratu du. Kritika espezializatuak bere musikari ibilbidea Euskal Herriko ahots garrantzitsuenen artean kokatu du eta bada bere hitzen balio poetikoari eta literarioari erreparatuz, gure literaturaren panoraman leku esanguratsuan kokatzen duenik ere.

Mikel Iraeta musikariaren 'Zatibi' proiektu elektronikoa entzuteko aukera ere izango dute bertaratutakoek. 22:00etan hasiko da emanaldia eta sarrerak aurrez eros daitezke kulturaz.eus atariaren bitartez.

Igandean, berriz, Ante, Amorante eta Adriano Galante artista kataluniarraren artean sortu den elkarlanaren emaitzaz gozatzeko aukera izango da kulturgunean, 18:00etan hasita. Dinamoa sormen gunean egonaldian egin ostean zuzenean aurkeztuko dute emaitza. Sarrera doan da.

Zinea

Zine emanaldiei dagokionez, 'Mufasa: el rey leon' eta 'Bird' filmak emango dituzte igandean eta astelehenean. Igandean emango dute 'Mufasa: el rey leon' ' animaziozko filma, 16:30ean'. 'Bird' (Erresuma Batua, 2024) filma, berriz, igandean 19:30ean eta astelehenean 21:00etan emango dute Soreasu antzokian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Anari, Zatibi edo Anteren kontzertuei bakarrizketa saioa gehituko zaie asteburuan